Ikasleen gunea

Irakasleen gunea

Hemen zaude: Hasiera »Sindikazioa

Sindikazioa

Sindikazioaren bidez KOSMODISEAko ekintza eta jazoera guztien berri modu azkarrean eta errazean jaso ahal izango duzu.

RSS kanalak

Zer da sindikazioa?

Edukien sindikazioak sarritan orrialde jakin batzuetara sartzen diren erabiltzaileei edukiak banatzen dizkie berez-berez, horiek orrialdeetara sartzeko beharrik gabe. Eduki horiek "feed" deritzoten kanal batzuen bidez banatzen dira eta erabiltzailea harpidetu daiteke horietan. Harpidetzea eta kanal hauek irakurtzea ahalbidetzen duten aplikazioek hainbat izen dituzte; ohikoenak hauexek dira: "berri-irakurleak", "feed-eranskariak", "kanalen irakurleak", "Newsreader-ak" edo "Feed Reader".

Berri-irakurleak

Berri-irakurleek edo feed-eranskariek harpidetzea eta feed kanalak irakurtzea ahalbidetzen dute. Erabiltzailea aurretik harpidetu den web orrialdeen eguneratzeak biltzen dituzte eta gune horien guztien edukirik berriena erakusten dute, goiburu, laburpen edo testu osoa legez, irudi-, audio- nahiz bideo-fitxategiak gordeta.

Beraz, erabiltzaileei ahalbidetzen die harpidetu diren webgune, blog, egunkari eta abarren eduki berrietara sartzea. Irakurle anitz daude eta PCan instala daitekeen mahaigaineko programa bat edo web-ean oinarritutako aplikazio bat izan daitezke.

Nola sindika naiteke?

Baina nola jakin Interneten dauden gune eta informazio guztien artean zeinek daukaten RSS formatua? Oso erraz; izan ere, feed-ak Web-orrialdeetan adierazi ohi dira RSS siglak edo atari honetan erabili den moduko ikonoak dituzten lauki txikien bitartez: RSS sindikaziorako ikonoa RSS sindikaziorako ikonoa

Nabigatzailean irakurle lehenetsia edo mahaigainekoa baduzu, ikonoaren gainean sakatu RSS sindikaziorako ikonoa RSS sindikaziorako ikonoa eta sindikazio-kanala berez-berez erantsiko da.

Web irakurle bat erabiltzen baduzu, seguruenik kanalaren RSSko helbidea sartu beharko duzu sindikatzeko. Zalantzarik baduzu, zure irakurlearen laguntzara jo.

Europar Batasuna: Europako Gizarte Funtsa GIPUZKOA: Berrikuntzaren Gizartea Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua.

Telf: 900 840842 | e-maila: info@kosmodisea.net